duela hilabete… MAITE ZAITUT garaiz errateko adorea izan banu iraganean… baina ORAINEAN nago

Maitasunaz baino

sexuaz mintzatzea errazagoa al da?

2010-01-21

Zuzendariari

Zehazki, nire txikitasunean, bihotza mindurik badut ere, Laboaren Txoria txori
gogoan, odolustu bitartean dena emango dut aske den maitasunari, negar
betean, tantaz tanta, lur gozoa gazituz. Zoriontsu izan dadila gehien
maite dudan hori! Baina nik itxarongo diot bizitza osoan eta hurrengo
bizitza guztietan.

Ni bihotza mindurik, eta munduak biraka segitzen du. Euskal
Herria bere betiko eta mendeetako gatazka politikoarekin, eta ni, neure
mina azaldu nahian, mutu.

Azkenaldian burua bueltaka daukat zorabiatu beharrean:
ikastoletako eta eskoletako curriculumean hainbat gai berri sartu du
Eusko Jaurlaritzak, hiritartasuna, sexu-heziketa eta bide-heziketa dela
lehenago, eta oraingo Eusko Jaurlaritzak Terrorismoaren irakasgaia
sartu nahi du euskal curriculumean, euskal eskoletan.

Nire ustez, alferreko lana eta akatsa da gizarteko gai
desberdinak irakasgai zehatzetan biltzea, eta, gainera, ebaluatu,
alajaina! Horrela, ikasleak ez ditugu egoki hezten, gai berri bat
agertzen den aldiro, irakasgai berri bat sortuz; horrela, irakasleak
ere nekatzen dira.

Zertarako ETAren terrorismoa irakasgai berri bat, beharbada
bihar bertan beste baten terrorismoa agertzen bada? Zertarako haur eta
gaztetxoei kondoia erabiltzen erakutsi ez badakite beraiek sentitzen
dutena adierazten?

Badakit zertarakorik eta zergatirik ez dagoela beharbada gure
munduan; gauzak gertatzen dira eta kito! Baina garai bateko Oinarrizko
Heziketa Orokorra izeneko sisteman hezi ninduten, eta ados nago eskolen
funtzioa orokortasun batean heztea dela. Eskoletan gizartean aurki
daitezkeen egoerei -izan berri ala zahar- aurre egiteko tresnak
erakutsi behar dira: batuketak, kenketak, zatiketak, biderketak,
irakurketak, eztabaidarako argudioak, idazketak, eta, beharbada,
curriculumean derrigorrez sartuko nukeen gaia Enpatia da.

Norbere autoestimua eta bestearen estimua edo errespetua
lantzen ikasteko, eta norbera bestearen tokian jartzen ikasteko.
Horrela, edozein terrorismo, indarkeria eta arazo ulertzeko gai
izateko, eta ulerturik arazoa konpontzeko. Hori ez da erraza, errazagoa
baita gai zehatz bati buruz puntu garrantzitsuak ikasgelan azaltzea eta
gero hori etsamina bidez ebaluatzea, ala?

Baina enpatia, clown-aren bidez adibidez, lantzea
orokorragoa da eta sakonagoa. Norbere iritziak eta sentimenduak ezagutu
bestearen bidez, eta «maite zaitut» esateko gai izatea, hala behar
denean. Edo «gorroto zaitut» eta zergatik adieraztea. Eta ez biktimen
iritziak entzutea edo kondoi bat jartzen erakustea. Hori segituan
ikasten da, behin sentimenduak adierazi ondoren.

Ainara Maia Urrotz.

Brno (Txekia).

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Berriak eta politika atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s