2010eko otsailaren 2a, asteartea – REGRESA THE MOVIE-Official Trailer-HD

Gaurko egunez sortu zen nire Oitzeko aitatxi, amaren aita, 1905ean, eta 28 urte zituela nire amatxirekin ezkondu zen. Nire amatxik 18 urte zituen eta ez zuen lehenago "nobiorik" izan, baina aitatxik bai; gizon txikia zen, baina alaia, langilea eta dantzari kriskitin fina… festarako beti prest, baina lan egiteko ere lehenbizikoa.
Amatxiren aurretik, hamar urte iraun zion "nobia" izan zuen Oitzen, ia ezkontzeko, eta bat-batean, gauetik goizera andregaia, Oitzekoa izaki, Errenterira joan omen zen!
Aitatxi lurjota gelditu omen zen, arruntin maitemindurik omen zegoen, ia ezkontzeko zorian, eta andregaiak "ihes" egin zion Gipuzkoa aldera, Errenteriko ez dakit zeinengatik utzi omen zuen bakarrik…
..eta Donamarian neska gaxte birjina, alta eta guapa aurkitu zuen ezkontzeko gaia!
Eta HORREGATIK  nago ni hemen, ESKER MILA AUNITZ, ATAUTXI PATXIKU, Oitzeko zurgina eta errotaria!
(baina ez dakit  ZERTARAKO oraindik seguru; ez dakit seguru ama izango naizen, baina izan nahiko nuke, ondorengoek niri ere esker diezadaten… nik aitatxiri bezala, mundu hau XX-XXI mendean ezagutzeko aukera emateagatik).
Esker mila, atautxi, 1976an sortu bainintzen eta geroztik mila negar, mila malko, mila irri, eta mila hitz sortu ditut… maitemindu naiz, baietz esan dut, baina besteak ezetz, erabat lurjota egon naiz, bihotza mindurik, kolpaturik, zu bezala, atautxi! baina zoriontsu ere izan(go) naiz eta nere familia ere sortuko dut zu bezain mutil "majo" batekin, euskalduna, inor baino gehiago maite nauena, maite dudana (ez dozena bat ume, zuek bezala, baina… hiru…).

ITZUL ZAITEZ, MAITE ZAITUT
BESTE BEHIN ERRANEN ZAITUT ESPERANTZARIK GABE
ZURI…
ITXAROPENTSU:
MAITE ZAITUT…

YouTube – REGRESA THE MOVIE-Official Trailer-HD
 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Bidaiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s