Elurrak zure izena du…
Ainara MAYA
Irungoa naiz, baina orain Brnon bizi naiz, Txekian, ekainera arte.
Hogeita hamairu urte ditut eta ogibidea euskararen irakaskuntza unibertsitatean, ikasketez euskal filologoa naiz eta.
Idatzi beti egin dut, idazten ikasi nuenetik hitz solteak, nerabezaroko egunerokoa, gaztaroko olerki maiteminduak, biziminaren txinparten istorioak gero… idazten ikasi aitzin, bi eskuetan margoak hartu eta marrazkiak egiten nituen, hori zen txikitan gehien gustatzen zitzaidana.
Elurrean zure izena dago,
nirea ere bai,
eta harena…
sinestezina!
![]() |
|
Argazkia: Lel4nd
|
Azpian dagoenaz ahaztu
eta gainazaleko geruzak
zorionez betetzen nau
garbi–garbi eta zuri
zuri irri keinuka
eta malkoak gain–azpian gelditu dira…
sinestezina!
Elur gainean ibiliz
azpikoaz ahaztu
eta penak ahaztu ditut
sinestezina!
Eta lagunei eskutik heldurik
beharbada irrist egin
eta besoetan hartzen nauzu
eta irribarre malenkoniatsua egiten dizut
ene lagun,
sinesten dizut iragana elurpean gelditu dela
eta elur gainean orain
mantso noalarik
ametsetan segitzen dut.
Elur gainean.
Olerkari ameslaria