EZ
NAIZ ZURE PANPINA
Euskal perfila nuela
erran zidan dentistak,
iparraldeko euskara nuela
erran zidan linguistak,
begirada triste polita nuela
erran zidan ene maite kuttunak
eta ez naiz deus
gaur egungo edertasun estandar GUCCI
horretan:
90-60-90
ile hori
begi urdin
ezpain handi
eta errape esnegabedun.
Baina ez zaitez gehiago
neure sentimenduekin jolastu
MAITE ZAITUT
neoizko argipean,
betiko maiteminduko bainaiz zurekin
neska sentibera hau.