2009ko abenduaren 18a, ostirala… OLENTZERORI ZURE BESARKADA BAT ESKATU DIOT

Ainara Mayak berriz, honako eskutitza idatzi dio Olentzerori:

2009ko abenduaren 5a

Olentzero maitea:

Iaz bezala, aurten ere idazten dizut.

Iaz ez nizun deus ere eskatu, eta aurten ere ez. Urteberriari hiru
desio soilik utzi nizkion, eta ez dira bete, baina ez dira horregatik amets
horiek itzali.

Beharbada, ez naiz pertsona bikaina izan; agian, ez naiz alaba, arreba,
lehengusin, iloba, biloba ona izan, eta agian ez naiz lagun ona ere izan.
Nahi baduzu, ekarri iezadazu ikatza, eta bihotza berotuko dut. Eraman ikatza
ustez maite nindutenei, beren berekoikeriagatik eta bere zorion propioagatik
min eman didatenei, batez ere min eman nahi ez zidala esan zidanari. Eraman
ikatza berekoiak diren ene bihotzeko lagun horiei, bihotz koxkor hori bigun
dezaten, eta niri ere, beharbada. Esperantzara kondenaturik gauden guztioi.

Hau guztia negarrez idazten dizut, oraindik ez baitzait iturria agortu;
eta amorruz ere bai. Haserre. Gehien maite dudana neure sentimenduekin jolastu
delako. Doala pikutara, zerri alena!
Barkatu hitz itsusi horiengatik, Olentzero, baina mindurik nago oraindik,
urtebete pasatxoren ondoren.

Olentzero maitea, beharbada ikatz eskasia duzu biltegian, eta lasai,
ez duzu deus materialik ekarri beharrik. Urteberriari hiru desioak utziko
dizkiot berriro.

Eta ulertzen dut, lasai. Datozen egunotan arras lanpeturik egonen zara.
Ulertzen dut batzuk zoriontsu izateko, beste batzuk sakrifikatu behar dugula
eta zorigaitz izan.

Baina nik ere zoriontsu izan nahi dut!

Eta ez (bi)bihotz mundu desberdinetan banandurik. Itzul dadila neure
ondora aunitz maite dudan hori… ohar dadila maite maite nauela… eta
amesgaizto amets polit bilakatuko dugu elkarrekin!

Olerkari ameslaria

Bidaliguzu zurea! gaztea@euskonews.com


xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s