2009ko azaroaren 18a, asteazkena, ezin ahantzi maite zaitudala- Cats Musical – Memory

Egia da triste egon naizela, azken boladan badirudielako hanka sartu besterik ez dudala egiten… ez dakit… NIK EZ DAKIT EZER!
…asteburua internetez pixkat paso egin eta astelehenez ikusi ditut email desatseginak, baita ANIMOAK ere… asteburua Pragan igaro dut deskonektaturik munduaz (Eta zuetaz), baina bestalde, asteburuan, larunbatean, amets arraro bat izan dut… aitarekin amets egin dut eta hona hemen nire ametsa… zer esan nahi du zuen ustez? izan ere, azaroaren 21ean eginen du zazpi urte aita zendu zela eta… buruari bueltaka….
 
Zuen ustez zer da IPUINA edo OLERKIA?

 

DEN ALA EZ, EZ DAKIT

Ainara Maia

 

Baina ametsetan gaur gauean

A-ren SMSmezu bat jaso dut,

ez naiz oroitzen mezu osoaren edukiaz.

 

Baina ametsetan Pragako gauean

aste hondarrean

neure bizitzako bi gizonekin amets egin dut,

biak batera agertu zaizkit

(hain juxtu aste honetan)

eta esan dit aitak

oraindik BIZI DELA

eta ni harriturik, mutu,

galdetu dit berak

ez ote zidan eman

baserritar itxurako mutil euskaldun jator batek, A-k,

duela lau urte,

bere mezua, aitaren eskutitza,

mutil jatorra zelakoan eman omen zion aitak niretzako mezua:

"aita bizirik zegoela,

ni betiko zaintzeko eta maitatzeko agindua"

eta mutilak ados,

eskutitza emanen zidala…

…ez zidan eman.

 

Baina gaur gauean ametsetan

den ala ez den SMSmezu bat jaso dut

eta berea zen, A-rena.

 

Eta min bizia dut orain bihotzean,

maiteminez ez baitakit ezer.

EZ DAKIT EZER!!!!

YouTube – Cats Musical – Memory
 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Musika atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s