Cafe MAIA, Brnon
Malenkoniatsu,
triste eta sentibera nago
oi, goizean goiz jaiki naiz
astelehenez
aste polita izateko ametsarekin!
oi, kafe usain beroak ekarri nau
neure izenera
neure izanera
eta bihotz betez etorri zait kafea
gozo ahora, eztiki,
mila muxu baino maitakorrago
ardo goxoa baino goxoago!
Malenkoniatsu,
begi tristeekin,
baina irribarre krematsu xumearekin
ez dut deus ere esaten
eserita, bakarrik,
aulkian leihotik kanpoari so
eta kafearen usaina isilik begiratzen dut
eta bihotz bat marraztu du
nire oroiminak bero
kafe beltz krematsuan.