2009ko azaroaren 8a, igandea- Françoise Hardy – Tous les garçons et les filles

Ez dut deusik ulertzen, nere bihotzak ez du ulertzen, soilik sentitzen… ez dut lorik egin eta orain hemen ari naiz idazten bihozminez. Ez dut horrela bizi nahi gehiago…! zergatik dute beti niri min emateko abilidade ikaragarria?

LEIHO URDIN BAT ZERU GRISEAN

Zeru urdin bat zegoelako joan nahi nuen Granadara. Eta nik zurekin. Granadara joateko plana egin genuen eta zurekin bakarrik joan nahi nuela esan nizun, ez beste inorekin. Nire ametsa Granadarako bidaia zurekin egitea zen. Zeru urdin horretan zurekin egon nahi nuen.

Baina zeru gris honetara etorri nintzen bakarrik, ez baitzenuen nirekin amets hori bete nahi, eta errealitate horretan gelditzea erabaki zenuen. Ni, berriz, errealitate honetara etorri nintzen, Txekiara. Errealitate honetan bizirauteko zurekin amets egiten segitzen dut, eta nire logelan leiho zuri handi bat dago. Goizero-goizero urdinez margotzen dut leihoaren markoa zeru urdina bilakatu dadin, zeru urdin horretara zurekin joan nadin eta zoriontsu izan.

YouTube – Françoise Hardy – Tous les garçons et les filles
 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Musika atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s