SPAM gisa sailkatu zaitu internetek
neure postontzian.
neure postontzian.
Zurekin kontuz ibiltzeko abisua,
baina nik ez diot kasurik egin,
eta ireki zaitut,
eta ireki dut
nire postontziaren sarbidea.
Zurekin kontuz ibiltzeko abisua,
baina sartu zara nigan,
eta zure artxiboarekin batera
birus hiperkutsakor bat erantsi zait,
eta sendaezina, gainera!
Maitasunezko birusa.
Oraingoz sendaezina den mina.
Maitea.
Ainara Maya Urroz