ainara hau ametsetan – Pantxo eta Peio “Amets batean xori

KRIMEN BAT DA ZU MAITATZEA?

2009-10-27

Beste folio zuri bat zuretzat

orri zuri aunitz galarazten ditut

orri nabar koloretsuen artean

udazken arratsaldetan

zure musuekin biluztu nintzela

oroitzean.

 

Minutu labur bat zuretzat

urrats aunitz galtzen zaizkit

arbola negartien artetik ibiltzean

euri-langar finaren azpian

zure mihiarekin blaitu nintzela

oroitzean.

 

Folio-sorta zuri bat daukat

eta minutu aunitz betetzeko

alferrik galtzeko

maite ditudanak,

maite nautenak

eta maite ez nautenak ere

bihotzean eramateko

idazten dut,

alferrik!

Sinetsarazi baitzenidan

(zu) maitatzea

krimen bat dela

eta nik maita nazazun soilik

nahi dut.

 

Orri zuriak zikintzen segituko dut,

arbola txekiar izendaezinak botaraziko ditut,

nik orri zurietan

idazten segi dezadan

zuretzako hitz erromantikoak,

edo bihotzetik jaulkitako

hitz zintzoak

bertan izkiriatzeko.

 

Hauxe baitut zuretzako olerkia,

zuretzako kantua:

folio mordoa eta minutu aunitz

amaigabeak eta antiekologikoak.

Krimen bat al da zu maitatzea?

Krimen bat al da

pinpilinpauxak zerria maitatzea

bere izate osoz?

 

 

Bada, orduan,

Kondena nazazu betiko,

baina jakizu

ametsetan errugabea naizela.

Bada, orduan,

kondena nazazu betiko,

eta krokodiloak irentsi nazala

ametsetan nire krimena garbitzeko.

YouTube – Pantxo eta Peio "Amets batean xori
 
Deskargatu Flash-en azken bertsioa eduki hau ikusteko

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s