NEURE BAKARDADE HONETAN HUNKITZEN NAUEN KANTUA – El breve espacio en que no estas

HOSTO HILAK BILTZEKO ORDUA
SPILBERK-EN
Ainara Maia

Ordu da paseatzera ateratzeko, mendiarekin jolastera:
oraingo eta garaian garaiko enbor-azalak entzuteko,
hostoen koloreak dastatzeko,
txorien kantuak ikusteko,
oroimenak usaintzeko eta
ametsak hatz puntekin ukitzeko.

Ordu da udazkentzeko eta haize fresko leunaz
zurekin berriro maitemintzeko:
oraingo eta garaian garaiko su txikia piztu eta
hostoak nola erortzen ari diren
leihotik begira egoteko,
edota burnizko balkoiari heldu
bizitzarekin dantzan oreka mantentzeko.

Ordu da bai, bihotzari kasu egiteko eta
naturarekin batera
hiriko jendearekin nahasteko:
hosto txiki berde bat erori zait
neure gorputz bakartiaren gainean
eta orduan bikote bat eskutik heldurik
maitemindurik
aldamenetik pasa zait.
Izan ere arbolak neurekiko elkartasunez
negarrez ari dira koloreanitzetako tantez,
udazkena ez baita
bakarrik paseatzeko ordua,
udaberria ez bezala.

PD: Ni hartaz maitemindu nintzen udazkenean, hark nigatik zerbait berezia sentitzen zuela ikusi nuelako. Bestela, ez nintzen maiteminduko (ez dut inongo pelikularik egin…). Ni hona etorri nintzen, atzerrira, aberrian ezin bainuen bizi hura gabe. Eta orain, bakarrik eta atzerri EDER honetan honetan, erromantiko honetan, ez dut hura gabe bakarrik paseatu nahi…

YouTube – El breve espacio en que no estas
 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Music atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s