2009ko urriaren 22a, osteguna- Anje Duhalde. Beste batekilan.

Mundu honetan istorio asko
dago, baina istorio guztiak BAT dira. Denok baikaude konektaturik!

…ETA UDAZKENA DA
BRNO HIRIAN!

Haizearen epelaz
hosto gorrihorimarroiak
erori dira lurrera,
eta zapaldu dudan lur txekiar hau
nabartu da,
nabaritu dut goxo-goxo
neure bihotzean
udako zauri sakonak goxatuz.

Udazkena da Brno hirian
haize epela sentitzen dut bihotzean
paisai nabarra dakusat
eta oraindik zure urruneko ahotsa
zure azalaren usaina
zure arnasa aztoratua
sumatzen dut
ene zentzumen maiteminduekin.

Udazkena da Brno hirian
eta Svitava erreka bazterrean
sagarrondo ihartu batek
bere sagar ttipiak eskaintzen dizkit,
aurtengo neguan bakarrik egon ez nadin.

Udazkena da Brno hirian
eta zuhaitzak hostoz hosto biluzten ari dira
ni behin zure aitzinean biluztu nintzen bezala
maite zintudalako,
zuri maitasuna emateko
eta orain ikusten ez bazaitut ere,
zure usaina eta ahotsa
ekartzen dit
udazkeneko euriak,
sentitzen zaitudalako
erakusten dizkizut Brnoko tokiak
oraindik maite zaitudalako.

Izan ere,
bizitza bukatuko da,
baina (ene) maitasunak iraunen du
denboran beti
gu gabe edo gurekin.

Eta Txekiako arbolei hostoak isurtzen zaizkien gisa berean,
isurtzen zaizkit neure begietatik negar-malkoak,
eta isurtzen neure erraietatik odol-tanta mingarriak.
Tanta batek TRISTURA esan nahi du
beste tanta batek POZURA
eta horrela uzten dut karriketan
nitaz ongi mintzatuko den arrasto gogoangarria.

YouTube – Anje Duhalde. Beste batekilan.
 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s