2009ko urriaren 18a, igandea… lotsatia naiz, eta zer?

EMAKUME-BIHOTZA BAKARRIK

2009-10-16

 

Emakume bat naiz soilik,

sentitzen duen bihotz

hots eme bat

goxo mintzatzen zaizuna.

 

Emakume maitagarri bat naiz soilik,

sentitzen duen bihotz

maitasun garbi batean

aingeru bat pasa zitzaizuna.

 

Emakume maitagarri bat naizela seguru!

Sentitzen duen bihotz

irribarre xume batean

muxu bat behin irudikatu zizuna.

 

Emakume eder batekin zinen,

sentitzen duen bihotz

negar-malko gazi batekin

bizitzak inguratu gintuena.

 

 

 

Egia da emakume maitagarri bat naizela,

sentitzen baitut bihotz bat

zure irribarre xumea

nire begirada polita

eta jendartean

lagunartean galdu zinen

urrundu nigandik,

baina begirada eta irribarre momentu horrek

eternitatean iraungo du!

 

Baina orain

ez dakit zer egin

ez baitut uste gehiago ikusiko zaitudanik.

 

Egiari aurre egin behar diot:

Ez naiz zurekin inoiz gehiago egongo.

Zure irribarreak eta nire begiradak

eternitatean elkarrekin egongo badira ere

Senpereko lamien errekaren gaineko zubipean.


xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s