zure eskuz idatzi ditudan ene poemak igorri dizkizut – Nire poesia (Rogelio Botanz)

Gabon,

gaur goizean arraro iratzarri naiz eta triste, malenkoniatsu Oiartzun aldera joan naiz, mendira, txakurrarekin. Ez dut motiborik bizitzeko, baina motibo baten bila segituko dut, aita zenaren agindua bete nahi baitut: IZAN ZORIONTSU!

Ahoko infekzioarekin egon naiz minez eta datorren astean ez naiz Euskal Herrian egongo. Ez dut gogorik ezertarako, etsiturik nago, eta…

…bihar beste egun bat izango da!

 

KONTUZ ILBETEAREKIN

Hamaika emakumeren gorputzetan egon zara

baita hamaika emakumeren gorputz-arimaren babesean ere

eta nik zu izan zaitut bat eta bakar

zu ene gorputz-arima

eta zoriontsu naiz

zure maitasun inkondizionala dudalako

edozer gerta ere.

Hamaika emakumeren bihotz zokoak arakatu dituzu

samur eta leun

eta nik zure irribarre zintzo hori ezagutu nizun

maitasuna egin genuenean behin

eta zuk nire begirada polit hau aurkitu

konfiantza eskainiz elkarri.

 

Hamaika emakumeren gorputz-arima-bihotzak aurkitu zenituen altxor baten gisa nire aurretik

eta ondoren ni, begirada polita duen neska sentibera eta lotsatia, benetako maitasunari leial.

 

Hamaika emakume fisikoki erakarri zintuzten:

ile hori, begi urdin

eta ainararen luma maitatu instant batez betiko

bihotzeko urdin, gris eta beltzak bizituz

bizitzako zorion eta zoritxar uneak grinaz sentituz.

 

Hamaika emakumeren fisiko ikaragarria

eta emakume honen maitasun leiala,

umilki

maitasuna maitasuna baino handiagoa delako

maitasuna bikote-harreman fisikoki bat baino zabalagoa delako

idazten ditut hitz hauek

lotsati.

MAITE ZAITUT.

YouTube – Nire poesia (Rogelio Botanz)
Gabriel Arestiren poesia. Rogelio Botanz Kanariarrak abesten du Ruper Ordorika eta Tapiarekin batera. Inkunablea

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Musika atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s