NIRE AMAREN ETXEA
Ainara Maia Urroz
Nire amaren etxea
defendituko dut.
Haizea alde dudalarik,
otsoen lagundiaz,
idortean nahiz euritean,
justizia aldarrikatuz
besoak zabalik,
nire amaren etxea
defendituko dut.
aziendak irabaziko ditut,
soroak nahiz basoak
elkarbanatuz;
interesik gabe
lan egingo dut,
eta lagunez inguraturik,
nire amaren etxea defendituko dut.
Arma bakarra hitza izango dut
eta isiltasunean ere elkartasun bidea jorratuko dut
nire amaren etxean;
eskuekin lagunduko diot anaiari
amaren etxea eraikitzen;
besoekin,
sorbaldekin eta
bularrekin,
nire amaren etxea defendituko dut.
bizituko naiz
arima osoz,
anai-arrebekin,
eta nire amaren etxeak iraungo du
zutik.
YouTube – James Blunt – You’re Beautiful traducido al español