2009ko buruilaren 21a, astelehena… udaren azkena, ene maitea…

Kaixo, zer moduz?
aspaldian ez dut inoren berririk, lagunen berririk, eta nire eskutitz eta emailek ez dute erantzunik, beharbada hori da erantzuna, erantzunik eza…?
 
To ene olerkia, UDAZKEN ON!
eta ikusi arte, ene bihotz…
 
UDAZKEN ON
Ainara Maia Urroz
Corazón rojo
Neguko itxaropen zuriek
udaberriko amets berdeak sortzen dituzte
udan pasioloreak ernal daitezen
eta udaren azken egunetako zure begirada nabarrak
ni maitemintzeko, grinaz beterik.
 
Udazkena atsegin dut
baina ikaratzen ere bai,
beharbada udaberriko amets haiek
kearen antzera desagertuko baitira.
Izan ere, udazkenean gertatu zaizkit zoritxarrak, aita!
 
Baina, bestalde
gauzarik politenak eta ederrenak ere
udazkenean gertatu zaizkit,
maitemindu,
benetako maitasuna sentitu.
Liliak hostoz hosto biluzteko modukoa
eta ni
orriz orri zure aurrean agertzeko modukoa.
Zoriontsu izan gaitezen
opa dizut
maite zaitut…
 
 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s