2009ko buruilaren 15a, asteartea… gurutze eguna, aitaren urtebetetzea

Kaixo, zer moduz?
 
zergatik idazten dudan horrenbertze ez dakit, batzuetan nahiago nuke ez idatzi eta BIZI, baina halakoa naiz ni…. ez naiz horren ausarta! eta idazten segituko dut, beharbada bizitzeko idazten baitut.
 
GAUR LAURAK BILDU GARA
 
Aita, ama, Iker eta ni
Ainara aske eta hegalari
 
Aspaldiko partez bildu gara
berriro ere laurok bazkaltzera
Iker anaia etorri da
eta almejadun arroza goxoa dastatu
eta aita zenaren urtebetetze eguna ospatu
eta aitaren hitz haiekin oroitu naiz:
"Izan zoriontsu, Ainara!"
 
orduan irribarre dardarati bat
izoztu zitzaidan ezpainetan:
zer da zoriontsu izatea, aita?
 
maitasun-sustraietan sarturiko etsipenak
idortu ezina du negar-izerdia
baina zorioneko naiz, aita,
neure zoritxarrean
inguruko gauza onez ohartzen bainaiz,
eta zoriontsu naiz, aita,
maite ditudan guztiak zoriontsu direlako
senide eta lagun maite guztiok
ongi bizi zaretelako
 
Zoriontsu naiz
gaur aspaldiko partez
laurok elkarrekin bazkaldu dugulako
zure urtebetetze-egunean.
 
Ainara Maia Urroz
 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s