2009ko buruilaren 13a, igandea… maitatzea bakardadea da eta bakardadearen isiltasunean aurkitzen da elkarrizketetan bilatzen dena

Kaixo, zer moduz?
 
Ni ez naiz gerlari ausarta
zu ez zara printze urdina
zaldi urdinaren gainean
nigana datorrena,
baina izan naiteke
emakume bat 
zure begien dirdiraz maitemindurik.
 
Ni ez naiz gerlari ausarta
zu ez zara printze urdina,
baina etor zaitez nigana
zaldi zuriaren gainean
eta SALBA NAZAZU
nire ezinetik
eta salbatuko zaitut
zure minetik
eta salbatuko gara
ipuin miragarrien hatzaparretatik
printzesa arrosa izan naitekeelako,
zure begien dirdiraz maitemindurik bainago,
nahiz eta zu printze urdin ez izan
ni EMAKUME AUSARTA izan naiteke
eta salbatuko zaitut
salbatuko naiz
salbatuko gara
joatea itzultzea baita
ematea jasotzea
maitatzea onartzea
beharbada ez nauzula maite
eta zu printze urdin ez izan arren
beste printzesa arrosa baten besoetan zaudela goxo onartzea ere bai,
ipuin harrigarri horretan harrapaturik,
eta ez zara salbatuko
ez gara salbatuko
baina SALBA NAZAZU, arren…
ez baitut gehiago ilargitan bakarrik egon nahi
zure besoetan eguzkitan goxo baizik.
SALBATUKO NAUZU?
 
Ainara Maia Urroz

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Entertainment atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s