2009ko agorrilaren 30a, igandea… ezkontzak betiko ote dira?

Kaixo, zer moduz?
 
gaur nere gurasoen 32. ezkontza-urteurrena izanen zitekeen, edo da…? izan ere, nere ama alargun da duela ia 7 urtetik hona eta geroztik bakarrik dago, bikoterik gabe, edo agian ez? beharbada benetako maitasuna beti (menderen mendetan) irauten du, nahiz eta fisikoki banandurik egon?
 
Nire maitasuna ere handia da. Maitemindurik nago, gero eta gehiago, nahiz eta bikoterik ez eduki… nere maitasuna inkondizionala da! eta aurreko bizitzatan leial izan natzaion gisan, bizitza honetan eta bertze bizitzatan ere leial izanen zaio ene bihotza, ene gogoa, ene argia.
 
Ez dakit eguneroko hau irakurriko duzun, seguraski ezetz… gogorra egiten zait ene bakardade hau eta hasiera batean atzerrira gogotsu joan banintzen ere (Praga ezagutzekoa zen nire ametsa, ez turista moduan, baizik eta PRAGA BIZI nahi nuen) ahazteko joan nintzen, zurekin ezta zugabe ere ezin bainuen bizi, baina egunero oroitzen zintudan, egunero zeunden nirekin, egunero maite zintudan…. eta zuregatik itzuli nintzen udaberri honetan aberrira!
 
Eta orain zuregatik itzuliko naiz berriro atzerrira, Txekiara, Brnora…! ez didazu bertze aukerarik ematen, euskalerriak ere ez dit bertze (lan)-aukerarik ematen (ez naiz hemengoa, ez hangoa… han sufritzen dut, baina hemen gehiago, zugabe-zurekin bizitzea zaila egiten baitzait.
 
Beno, maitea, zoriontsu izan zaitezen nahi dut…. orain arteko nere negar guztiak ez daitezen alferrekoak izan! NI ZORIONTSU NAIZ ZORIONTSU IZAN GABE, zoriontsu naiz nere negar-sufrimenduak alferrekoak ez direla jakitean…. BAI, ZORIONTSU NAIZ, zoriontsu izan gabe… BIZI GAITEZEN POZIK!
 
Beti zure lagun, maitale… ez dakit zer…
Ainara

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s