maitasunaren hilabetea hasiko da abuztua bukatzearekin batera- Françoise Hardy – Tous les garçons et les filles

ENE BIHOTZ
ENE ARGI
2009-08-22
Ainara Maia Urroz

 

Ene barneko ahotsaz iratzartzen zaitut
ilunabarrean
ilunsentian

Ene bihotz,
zurrumurru ozen batez biluztu zaitut
biluzten hasi natzaizu
 
Lehenik
hasperen bat nik
eta zuk oinetakoak
 
Bigarrenik
hots bat
hizki mutu bat
eta zuk galtzerdiak
eta gero nik lo-kanta bat
eta galtzak behera erori zaizkizu
 
Hirugarrenik
ez nuen hitzik eta ez kanturik ere
eta ni biluzik
azalarekin mintzatzen hasi natzaizu
eta hatz batek bularrean
bihotz bat marraztu dizu
eta zuk muxuz busti dizkidazu titiak
muxuz blaiturik
beroturik
azalen arteko igurtziekin
 
Laugarrenik
argia egin zait
arimaren sakonean
eta zuk
zure begi irekiekin
iluntasunean
nire begien argia ikusi duzu
eta esku batekin begiak estali
beste eskuarekin alu ernegatua laztandu bitartean
 
Eta argia egin duzu sakontasunean
maitasunez zipriztinduz
minez igurtziz
aurpegian irribarrea klikatuz.

YouTube – Françoise Hardy – Tous les garçons et les filles
  

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Denbora-pasa atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s