"mariren itzulera" mitologikoa inprobisatuko dute clown batzuk heldu den larunbatean 20etan Berako Alkeberea landetxean Lizuniagara bidean… gonbidaturik zaude…
DENA DA POSIBLE
2009ko abuztuaren 16a…
birjina naiz, eta zer?
by Ainara Maia Urroz
Maitasuna da posible
maitasunez blai nago
maitasunez min,
baina unibertsoa neure alde dago
ni zoriontsu izan nadin
hizki mutu honen unibertso sonoroa neure alde
dena posible izan dadin.
Beharbada
dena hasten eta bukatzen da
beharbada
baina kasu horretan ere
maitasunak beti segitzen du aitzina
bere bidean
horregatik maite zaitut.
Baina seguru nago
ezer ez dela hasten edo bukatzen
maitasunak segitzen baitu
zu eta ni gabe
zurekin edo nirekin
horregatik maite zaitut…
olerkari ameslaria