BIZIPOZA… maitemina maitebide… zure ahotsaren bitartez

Hau bizipoza zure ahotsa entzutean
bizi naiz bizitua sentitzean
nigandik kanpora dagoen norbait
urruti ni bizitzean.
 
Ispiluek, zelatatzaileek, epaileek, arimek
hemen nagoela esatean
eta ni geldirik begi itxiekin
eta ezpainek maitasunari ezetz esatean
ezetz esaten diote argiari, loreei, izenei eta egiei.
 
Urratsik gabe zapaltzen dut lurra
bide eginez besteekin
urrutian, han
loreak, argiak musukatuz
mintzo naiz.
 
Beste norbait dago mundua ikusteko
bere begiekin
beste ahots bat dago
nire isiltasunetik mintzo da
bere ahotsarekin maite nau.
 
Bizitzak ez daki zer egiten dudan
zer egiten duen ere
eta bera mintzo zaidalarik
zeru ilun bat, paisai zuri bat oroituko dut
lehendik ikusi ez nuena
ukitu ez nuena ukitu nuelako oroitzapen goxo arrotzarekin
heldu ezin ditudan esku urrun horiekin.
 
Eta erabat zoraturik
gorputzak atseden hartuko du, geldirik, hilik.
Neure bizitza hau ez zela neure bizitza hutsa
geurea baizik
horretaz seguru nagoela hilik jadanik.
Eta beste norbaitek bizi nauela
heriotz ezaren atzean.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s