UDA
BERRIA
Ainara Maia Urroz
2009.06.12
(guztiarekin ere,
bakoitzak bere ainararen udaberria ezagutzen du)
Erabaki dut
guretzat,
poeton uda berria
orain dela.
Luzaroan hausnartzen egon naiz
erabaki hori hartu
aitzin.
Eman dezagun
Uda berria eta poetok
ez gatozela bat.
Beraz, dekretu bidez
erabaki dezakegu ere bai
gaur ferratzaileen negua
dela
eta beharbada
arrakasta handiagoa
izango nuke.
Gertatzen dena da
uda berria ez dela
meteorologia fenomeno bat soilik,
ez eta data bat ere,
eta poeta bakoitzak
badaki
argi eta garbi,
eta gainera gai da
uda berriarekin
adostuz
uda betean elurra
eginarazteko
hori bada benetan
tokatzen dena.
« Uda berri bat dator!
Zatoz bada
baso ederretan paseatzera
oiloak kakaraka dabiltza euren baratzean!
Zatoz bada
zeruko goiztirian zimur
arrosak marraztera
maitasuna zu konkistatzera baitatorkizu bidera. »