2009ko ekainaren 2a, asteartea…. etzi Euskal Herrian egonen naiz…

…ostegunean 16:30tan iritsiko naiz Loiura, okerrik ez bada, eta beharbada ez dut hemen idatziko gehiago… eta larunbatean neure urtebetetze-eguna denez, neure buruari olerki-opari hau egin diot:

33 URTE, KRISTO(RE)NA!

33 urte, haur inuxente bat oraindik,
baina kriston emakume ona!

3 urte.
Betaurrekodun neskatila ameslaria.
Mundua urrutira hobeki ikusi nahi du,
baina hurbilera begiratzen duen neskatila ameslaria.
Loreei hurbil begiratzen eta hitz egiten zien neskatila
mutikoek urrutian barre egiten.
Orduan,
Mututu zen,
Arraroa zela zioten
ez baitzuen inorekin hitz egiten.

13 urte.
Hilekoa etorri zitzaion neskatxa lotsatia.
Munduak desberdin sentiarazten zuen
eta odoletan,
minez, bulartsu,
baina adoretsu
bere bakardadean.

23 urte.
Unitate Prefabrikatu Variante bat, neska ikasle tuntuna.
Olerkiak idazten oraindik
minez, maiteminez,
eta bakarrik bere bidean
bere bakardadean.

33 urte.
Kriston emakumea!
Bulartsua, ameslaria (pixka bat txoriburua), bakartia,
minez, maiteminez,
betaurrekoduna,
baina orain
noizean behin
betaurrekoak eta lentillak kentzera ausartzen dena
mundua lanbroturik ikusteko,
besteen eta neure sentimenduak hobeki sentitzeko.

33 urte jadanik… 33 urte…

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s