Kaixo, zer moduz?

Litekeena da azken eguna izatea hemen idazten
dudana… loreen hil honen erdialdearekin batera (aurreko blog sarreran MAIATZA olerkian idatzi nuen zoriontsu izango nintzela maiatza erdialdean, ikasturtea amaitzen delako…. baina tira) azken
hitzak idazten dizkizuet, nekaturik bainago erantzunik ez jasotzeaz.

Egia da norbaitek irakur dezan idazten dugula, hasiera batean bederen
neuretzako idazten badut ere… bihotzean min dut, min etsia, noiz
arte? etsiturik nago, ia inork ez dit erantzuten, ez posta arruntez, ez
emailez…. oraindik ere pertsonengan sinetsi beharko nuke? noiz arte?

hemendik aitzina
SMSik ez, emailik ez, deirik ez, muxurik ez
horrela segitzen du
hasierarik eta amaierarik gabeko maitasunak…
asko maite zaitut…

Adiskide bat bazen orotan bihotz bera
poesiaren hegoek sentimenduzko bertsoek
antzaldatzen zutena
Plazetako kantari bakardadez josia
hitzen lihoa iruten bere barnean irauten
oinazez ikasia, ikasia
NON HAGO ZER LARRETAN
UREPELEKO ARTZAINA
MENDI HEGALETAN GORA
OROITZAPEN DEN GERORA
IHESETAN JOAN HINTZANA
Hesia urraturik libratu huen kanta
lotura guztietarik gorputzaren mugetarik
aske senditu nahirik
Azken hatsa huela bertsorik sakonena
inoiz esan ezin diren estalitako egien
oihurik bortitzena, bortitzena.
(Xalbadorri, Xabier Letek)