ADISKIDETASUNA MAITASUNA BEZALA- Maiatza – Mikel Urdangarin – Kirmen Uribe

Puedo escribir los versos mas tristes esta noche

(Pablo Neruda)

 

LORAILA
(MAIATZA)

KVETEN

 

BEGI
TRISTEAK UDABERRI UDAZKENDUAN


Bihotza minberegia da;

Erraz mintzen da bihotza,

Errazegi hozten da…

 

Eguzki hotza ari du

eta euria bero dago kanpoan

eta ni zentzugabekeriak esaten?

 

Zentzugabe nabil

zu zeru eta lur artean

begien bistan ez zaitudanetik;

zentzugabe bat naiz

zu gabe

baina hementxe zaude

egunero

            goizero

            gauero

begi niniaren barnean

ikusten al nauzu?

Udaberri gau hotz honetan

leun eta goxo irudikatzen zaitut

eta badakit

Maiatza erdialdean

baltsamo-haizearen gisa

lurrin atseginak arnastuko ditugula

elkarrekin

izarren hautsarekin batera.

 

Eta oroitzen naiz behin

            uda
hartan saiatu nintzela

            lili
batzuen esentzia usaintzen

                        zuregandik
ezkutuan

            gure
herriko azokan saltzen zituzten

            krabelin
haien gisa

                        ni
zuri eskaini

                        eta
inguruko jendeak barre egin zuen

                                   beharbada

                        nik
orain zuri

                        negar
egiten dizudan gisa

                        (azken)
olerki hau idazten didazularik

                                                                       dizudalarik.

            Eta
orduko polenaz

                        doministiku
egin nuen.

            Eta
lilien polena aurpegian

banekien zer esango zenidan

badakit ongi orain

huts eta isil ero gidatuz

eta ezinbesteko iluntasun ikaragarri beltz eta
hotz bat

            dut
inguruan.

 

Eta gero udaberri udazkendu honetan

hosto berdeak erortzen dira lurrera

                                               isil

eta zu irudikatzen zaitut leun eta goxo

            Maiatza
erdialdean

izarrak urruti eta isil hegan eginez batera

eta soilik hauts gorri bero bat erortzen da
zerutik.

 

Eta banekien zer esango zenidan

ongi dakit

esan gabe doana

betiko gelditzen dela neuregan,

                                   guregan,

baina haurrak ginen garaian bezala

norbaitek inguratuko nau bere besoetan

eta ongi sentituko naiz berriro

            Maiatzaren
erdialdean

                        loreen
erdian eta izarren azpian.

 

Eta uda hartakoaz oroitzen naiz

gorriz idazten didazun

                        dizudan
bitartean,

                        tantaz

                                   tanta.

MAIATZA GAIN-GAINEAN DUGU, LOREAK ETA BITXILOREAK NONAHI ETA SENTIMENDUAK… zuri idazten, zertan ari naiz? zergatik? lagun zaitudalako? orain nola bete barnean dudan zulo hau? orain zer egin maiatzeko itxaropen galdu hauekin? nola bizi eta irribarre egiten segi bihotzeko zauri honekin?

Aipamena

YouTube – Maiatza – Mikel Urdangarin – Kirmen Uribe
  

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Musika atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s