Kaixo, zer moduz?
ene sentimenduak eta pentsamenduak hemen daude neurekin eta nik nahasirik segitzen dut, mindurik, triste, baina zorioneko hala ere, bizirik, but I am still a disaster woman!
Baina ni neure pentsamenduen eta sentimenduen gainetik nago, ez naute garaituko, eta gora bihotzak… ilargi berriak gogor kolpatzen nau, baina norbere askatasuna hasten da ohartzen garenean ez garela geure pentsamendurik. Egia horretaz tohartzea min eman dit, baina onartzen dut, neure errealitatea neurea da soilik, neure buruan soilik eta ezin diot inori inposatu neure pentsamendurik.
Duela urte batetik hona negar asko egin dut… duela urtebete esperantza batek hartu zuen neure bihotza… beharbada nire maiteminak eta ametsek asmatu zuten esperantza hori eta ezin diot inori leporatu ni mindu izanaz… beharbada ez da bere errua, baina ezta neurea bakarrik ere…! neure bihotzak iazko maiatzean esperantza bat elikatu baldin bazuen, entzun zituen zenbait hitzengatik izan zen ere bai…
Neure lagunik onenak neskalaguna du,
baina GAUR erakutsiko diot ongi nagoela, ez dudala bere beharrik, baina jakin dezala betiko moduan izango nauela lagun, beti. Neure onena eman bainion, eta neure onena ematen segitu dut, hori baita adiskidetasuna, hori baita maitasuna… ematea jasotzea espero gabe. Hori da neure erabakia gaur, neure onena emanez maite ditudanak eta besteak zoriontsu egitea. Ez diot inori ezer eskatzen, baina neure onena emango diot, emango dizut, irakurle, lagun, maite…maiteño. Hemendik aurrera zuk duzu neure onena eta ezin izango dut zu gabe gehiago bizi. INOIZ INORI INON ESAN GABEKO SEKRETU BAT KONTATZEA NAHI? MAITE ZAITTUT, ETA NIK BEGI BAT IXTEN DUT, BESTEAREKIN ZU GABE maite zaittut ESATEN DIZUDALARIK.
Aipamena