gaur ere bihotzean min esnatzean- martxa baten lehen notak (Mikel Laboa)

 txalapartaren erritmoaz esperantzari ateak zabaltzen dizkiot, etorkizunaren leiho handi eta argitsua irekitzen eta eguzkiari irribarre egiten diot Irribarrea

hona hemen pasa den apirilaren 18an BERRIAn argitaratutako nire iritzi artikulua:

Dena eman behar zaio maite den askatasunari?


Zehazki, nire txikitasunean, bihotza mindurik badut ere, Laboaren Txoria txori
gogoan, odolustu bitartean dena emango dut aske den maitasunari, negar
betean, tantaz tanta, lur gozoa gazituz. Zoriontsu izan dadila gehien
maite dudan hori! Baina nik itxarongo diot bizitza osoan eta hurrengo
bizitza guztietan.

Ni bihotza mindurik eta munduak biraka segitzen du. Euskal
Herriak bere betiko eta mendeetako gatazka politikoarekin eta ni neure
mina azaldu nahian. Baina globaltasunak badu eraginik neure partikular
honetan. Zalantzarik gabe nahiago dut Ibarretxe Lopez baino, nahiago
dut abertzale bat euskaraz egiteko gai dena, euskaldun gisa hobeki
hartuko bainau kontuan.

Azken boladan sentsazioa dut 40 urteko diktadura baino
okerragoa bizi dugula. Ustezko demokrazia honetan utzikerian bizi gara,
eta politikoak hortaz probesten dira boterea lortzeko, ez baitzaie
beste ezer axola eta gizartearen benetako nahiei ez diete batzuek
kasurik egiten (autodeterminazioa, krisia…); alderdien diktadura
batean bizi gara. PP-PSE gobernuan PPk aginduko du, eta lehen aski ez
Nafarroako Gobernuaren politikarekin eta orain Eusko Jaurlaritzan: zer
gertatuko da Ipar Euskal Herriarekin? Eta Nafarroarekin? Euskalgintzari
eta presoen senideei emandako diru-laguntzak? Hala ere, oraindik
sinesten dut euskaldunongan. Politikak baino garrantzi handiagoa izan
du gurean beti gizarte-mugimenduak: abertzale guzti-guztiok bat egin
behar dugu.

Ainara Maia Urrotz.

Eta hau pasa den martxoaren 15ean argitaratutakoa:

Zein aldaketa?


Ezin izan dut bozkatu, baina iritzia emateko eskubidea dut.
Pertsonalki pozezko eta penazko negar asko egin dut urtebete honetan
maiteminez, eta oraindik ere bihotzeko zauri gorria irekirik dut.

Ezin izan dut bozkatu, baina politikak eragiten dit. EAJk
irabazi ditu hauteskundeak, baina PSEk botere-gose handia du, eta
edozein preziotan nahi du Lehendakaritza. Sozialistatik ez du deus ere,
ez baitu arazorik PPrekin hitzartzeko. Aldaketa nahi omen dute
nazionalista espainolek, baina zer-nolako aldaketa?

Ez gaitezen engaina. Botere-aldaketa soilik izango da, eta
euskaldunok berdin segituko dugu, edo seguru aski okerrago; gogoratu
besterik ez dago EAJ-PSE zegoenean Eusko Jaurlaritzan zer-nolako
politika izorratzailea egiten zuten Kultura eta Hezkuntza sailek Buesa
jauna gidari.

Gaur, euskaldunok, aberri eguna hurbil dugunez, bi aukera
bakarrik ditugu: bata, abertzale guztion batasuna, eta bestea,
desobedientzia zibila. Hori izango da benetako aldaketa, ezen ez
botere-aldaketa soila.

Ainara Maia Urrotz. Brno (Txekia).

Aipamena

Hizketa-gaia YouTube – martxa baten lehen notak (Mikel Laboa)
    

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Musika atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s