2009ko martxoaren 29a, igandea… GAUZEK BETI EGITEN DUTE HOBERA (DALAI LAMA)

Kaixo, zer moduz? atzo ITZALALDI MUNDIALA egon omen zen eta nik argiak itzalirik, bi lagunekin GIRLS PARTY batera joan nintzen… neskak edo emakumeak soilik zeuden eta tokia kuriosoa zen: lesbianen partya zen eta bertara gonbidatu zuten nire laguna… esperientzia berri bat! travesti eleganteak, bikote homosexualak, karaokea, gizonezko zerbitzariak… (???) … tira, nesken arteko solasaldiak.Jaia

Egunero gauza berri bat ikasiz oheratzen gara, egunero ikasten dugu zerbait. Bitartean, gaur, ZERU GRIS HONETAN AMETSETAN. ZERU URDIN BAT AMETSETAN…Ostadarra

Egunero, galtzen dugu zerbait bidean… lagunak, maitaleak… baina horrela ikasten dugu aurrera egiten; bizitzea etengabeko galera bat da, bertzenaz galdu gabe pisu gehiago izanen genuke eta indarrik ez azkenean aurrera segitzeko! bizitzen ikasten dugu galduz, irabazitakoa galduz… hobe da horrela, arinago ibil gaitezen, KORRIKA egin dezagun eta hegan libre!…Izarra

Galtzea metodo kontua da, Santiago Gamboa, 2004 ("Perder es cuestion de metodo" eleberri beltzaren itzultzailea: Ainara Maia Urroz)

“Galdu egin nuen. Beti galdu
izan dut. Ez nau larritzen, ez nau kezkatzen, galtzea metodo kontua
da”. Noizbait Luis Sepulvedak idatzitako esaldiak betetzen du
Silanparen apartamentuko bakardadea.
Santiago Gamboaren eleberrian guztiak dira galtzaile: Silanpa, Bogota
ondoko aintzira batean aurkitutako gorpuaren inguruko hausnarketak
egiten ari den kazetaria. Monika, kazetariaren gogoa betetzen duen
emakumea. Esquilache, Barragan eta Vargas Vicuña ustelak.
Quica, abeslari izan nahi duen urdanga gaztea. Moya, loditasunaren
kontrako borrokan bizi den polizia inozoa. Guztiak galtzera
kondenaturik daude, eta hala ere, istorioak irakurlea krudelki lotuko
du lehen lerrotik, eta zoriona sentituko du amaitzerakoan, galtzea hobe
delako, galtzea ikastea baita.

http://www.facebook.com/ext/share.php?sid=63641973379&h=s4sEe&u=IBlkM&ref=nf

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s