2009ko martxoaren 28a, larunbata… KORRIKA baino, hegan zeru urdinean

GERLARIA ETA PRINTZESA

Gerlariaren eta printzesaren kondaira aspaldikoa da. Nik oso barneraturik izan dut beti, beti espero izan dut nire gaztelua zaintzen duen dragoia edo herensugea gaindituko zuela ni bertze inor baino gehiago maite nauen gerlari ausartak eta salbatuko ninduela, berarekin eramango ninduela eta elkarrekin mundua(k) ezagutuko genuela.

Behin maitemindu nintzen uste nuelako bera ere nitaz maitemindu zela eta olerkari ameslari (printzesa) honek salbaziorik bazuela pentsatu nuen… baina ez dakit zergatik ez zen ausartu herensugeari aurre egitera…beharbada, nik ausartu behar nuen?

Ni oraindik hemen nago, nire gazteluaren barnetik kanpora begira, itxaroten.

Baina, beharbada, ni olerkari ameslaria izaki, ez naiz printzesa bat, eta bai gerlari ausarta. Beharbada ni naiz "printzesa" edo norbait salbatu behar duen heroia… zu al zara akaso gazteluan giltzapeturik zaudena?

Ez dakit zer naizen, gerlari ala printzesa… orain ez dakit zer egin…. Dalai Lamak erran duen bezala, gauzek beti egiten dute hobera, globalki harturik…. nere txikitasunean, berriz, ez dakit hobera egiten ari naizen, oraindik gaixo bainago…

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s