Arratsaldeon, gabon… ilberrion!
Gaur ikasle batek esan dit gustura joanen litzatekeela Euskal Herrira, euskaldun guztiak edo gehienak ni bezain jatorrak baldin badira… beti irribarrez nagoela eta atsegina naizela esan dit… baina tira, azken boladan kosta egiten zait kanpora irribarre egitea barnea (bihotza) triste dudalarik… ez dakit…
BIZI KURAIAZ ETA IDATZI TALENTUZ!
baina hain da zaila oreka bat bilatzea… orain arte asko eta asko idatzi dudala sentitzen dut, gehiegi beharbada, eta beharbada idazteari eman diodan denbora bizitzeari kendu diodala. Batzuek diote, lagunek-eta, ausarta naizela zenbait gauza egitera ausartzen naizelako, lan bat utzi eta beste bati ekitea adibidez… abenturara abiatzea, baina nik ez dakit ausardia den edo koldakeria, irauteari beldurra.
Bizitzen ikasten ari naiz egunero, eta bitartean IDATZIZ egiten dut neure bidea, besterik ezean, neure adierazpidea da oraingoz eta ez naiz hain abila ahoz beharbada… ilun badago ere giroa, neure begien zuriak argituko dit bidea.
Aipamena
Hizketa-gaia YouTube – Roberta Flack-Killing Me Softly With His Song