Hemen idazteak pixka bat lasaitzen nau… erraz mintzen naizen horietakoa nauzu eta era berean erraz maitemintzen den horietakoa, baina erraz maitemindurik ere, harekiko sentimendu hori sakon sartzen zait. Bertzeak bezalakoa ez naizela sentitzen naiz, beti sentitu izan naiz (txikitatik) bertze mundu batekoa, berezia… beharbada asko pentsatzen dut, gehiegi, amestu ere gehiegi, eta EGIN beharko nuke gehiago, baina zer egin? ez dakit zer egin! miresten ditut gauzak edo ideiak argi dituzten horiek, baina egia esan horiek ere ez dakit zenbateraino dituzten gauzak argi….zuk gauzak argi dituzu?
Oso aste iluna daukat, beharbada bihar ilberri delako, eta ilberriko gauak oso ilunak dira. Beharbada biharko gau iluna baliatuko dut desagertzeko, besteen bistatik desagertzeko… ez dakit. Bizitza gozatzeko dago bai, baina aitak zoriontsu izateko agindu zidanetik, ez dakit zer egin… baina batzuetan gustatuko litzaidake ordu batzuetarako bederen IKUSEZIN bihurtzeko ahalmena izanen banu… agian ilberriko gauean?
NEGUAN ELURRAK BIDEAK ESTALI BAITZITUEN BERRIKI ETA ORAIN ELURRA BAT-BATEAN DESAGERTURIK, BIDEAK EZ DITUT EZAGUTZEN… ZER EGIN? baina orain… bide guztiak irekirik, DENA DA POSIBLE, ALA? ESPERANTZA BIHOTZARENTZAT, MAITE…ene maitea, ongi ibili, eta elkar topatzean (topatzen badugu!) kontatuko…