2009ko martxoaren 23a, astelehena- “If you want me” – Glen Hansard and Marketa Irglova

Kaixo, zer moduz? hemen nator ene bihotzeko sekretuak lau haizetara hedatzera… ez dakit zergatik. Ez dakit nola eta zergatik, noiz hasi nintzen jada interneten nire intimitateak publiko egiten. Beharbada ez nuen inoiz ene bihotzeko sekreturik inori erran behar…. ezta maitemindu nintzenik ere, horrek harremanak aldatzen baititu.

Film hori, BIHOTZEKO SEKRETUAK (Montxo Armendariz), jarri diet ikasleei eta beharbada bihotzeko sekretu batzuk ez dira inoiz inori erran behar, baina beharbada bertze bihotzeko sekretu batzuk kontatzekoak dira, berandu bada ere maite den horri, norbere burua lehertu aitzin. Ez dakit. Atzo egiaz eta gezurraz idatzi nuen… gaur sekretuez. Behin lagun on batek (uste dut lagun dudala oraindik ere) erran zidan bi adiskidek ez dutela inoiz sekreturik izan behar eta horrela hasi nintzen irekitzen, neure sentimenduak lagun min hari kontatzen eta… maitemintzen. Izan ere, adiskidetasuna eta maitasuna beti elkarrekin doaz…. FRIENDS FOREVER?

Aipamena

Hizketa-gaia YouTube – "If you want me" – Glen Hansard and Marketa Irglova
 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Musika atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s