Izkriba ezin poesiak, neguko egun hotzetan, suntsialdeko hesiak, suak erre bihotzetan… IGORTZEN DAUTZUT, HERRI MAITIA, GEZURTTO BAT: HAU DA EGIA.
Hitz bakoitza bizitzaren eta oroitzapenaren ezpal da, minari aurre egiteko konjuru eta poemetako esaldi denak zaildu eta malguak, exilioaren ipar-haizeak lurpera ezin bezala. Silabaz silaba egindakoan bildu ditut zorion ahaleginak. Ondoan ez dudan aberria, ahazteko urrutitxo dauzkadan ainara eta amodioak egunerokoari ebatsiz egiten dut neure garaia. MAITE ZAITUT bezalako esaldi ergela esaten dizut.
Aipamena
Kaixo, zail egiten zait gaur idatzitakoa ulertzea, hala ere, sartzen naiz egunero zure berriak irakurtzera, ea ba… Hemen kontatzen duzuna zer da, gezur ñimiñoa ala gezur handi sudurluze horietako bat?
Hara! ez nuen uste inork irakurtzen zuenik nik idatzitakoa… ez dakit zergatik eta nola hasi nintzen interneten denen eskura nire intimitateak idazten, BIHOTZEKO SEKRETUTXOAK lau haizetara idazten… kantuak dioen gisa, badakit beti maitasunak zauriturik bizi beharko dudala, horrekin ikasi beharko dudala eta aingeruak zain nazala, maite nazala! beharbada ez nuen inoiz publikoki idatzi behar, izan ere Armendarizen BIHOTZEKO SEKRETUAK filman erraten den gisa sekretu batzuk ez dira inoiz kontatzekoak eta bai bihotzean gordetzekoak… eta bertze batzuk kontatu behar dira maite den horri berandu bada ere, bertzenaz lehertu eginen ginateke eta hori okerragoa da…. ez dakit… beharbada gezurra eta egia gauza beraren bi aldeak dira eta askotan aldatzen dira lekuz…. kontraesankorra naiz, kontraesankorra da bizitza, paradojikoa eta ironikoa! ez dakit erantzun dizudan, baina gaur ilun nago eta gezur ñimiñoak eta egiantzekoak idazten ditut, edo egia handiak eta gezurantzekoak. ZORATZEN ARI OTE NAIZ? auskalo zer pentsatuko duten nire ikasleek… edo zuk… edo besteek… edo guk.
bai, sudur handi xamarra dut… beharbada… ez dakit… gabon