Egunkari maitea,
ez dakit zer egin… ekainetik aitzina. Erabaki beharra dut eta ez dakit bertze urte bete hemen gelditu, baina erantzun behar dut, gaur galdetu baitit hemengo nire “nagusiak”. Ez dakit zer egin… ez dakit zer nahi dudan… ihesean etorri bainintzen eta oraindik min dut…
HILEKOA BETE-BETEAN
2009-03-12
Ainara Maia Urroz
Oinazea.
Minbera.
Negarra.
Negar mutua.
Odol tanta bakoitzeko
malko gazi bat isurtzen da
aho-gingiletik zintzurrean behera
zauria minberagotuz
bihotzaren sakoneraino
zainetan barna,
H mutu bat itotzen da
malko gaziak bihotzean egindako zulo batean.
Zein ote da H mutu hori?
Mamma mia!
Hori jakiteko ene bihotzean sartzera arriskatu beharko duzu
bertan itotzera arriskatu.
Nik ez dakit,
baina beharbada (eta seguru)
jadanik ene bihotzaren sakonean zaude
itota
mutu.