Amets bat egin dut
zurekin amets egin dut
eta iratzarri naiz goizaldean.
Ezin naiz berriro lokartu.
Amets bat dut
amets zaitut.
Elurraren hautsez zipriztindu naiz, eta munduan bakarrik nagoela oharturik, oihu egin dut, baina ez dit inork entzun.
Bat-batean, elur-bonba batek jo dit bete-betean begian, eta larriki zauritu naiz, min dut, eta negarrez elurrarekin lagun bat eraikitzen hasi naiz. Mutil bat, elur-gizon bat egin nahi dut, baina bular handiak egin dizkiot eta elurrezko emakume bat atera zait. Emakume zoragarria. Maitagarri bat. Desio bat eskatzeko erran dit eta nik zu zaitut gogoan.
Orduan, azenariozko sudur laranja eta mandarinazko irribarre gozo-mikatza egin diot. Irribarre egin dit eta gero elurrezko haur bat sortu dut. Harrizko botoiak lotu dizkiot berokiari hotz ez dadin eta hats-ufada zuri bat bota dit. Elur-hautsa bota dit gainera, eta mandarinazko irribarrea eginez aldendu naiz elurrezko maitagarriarengandik, jakinik neguko ametsezko itxaropenak beharbada eta seguru udaberrirako desagertuko direla. Ala bertze negu batean bertze neure bizitzako elur-izar bat izanen ote dut? Negu oro desberdina izanen da agian…
Nik, bitartean, itxaroten segituko dut. Itxaroten segituko zaitut, maite-maitea. Ilargi berriaren ajeaz negu hotz honetan udaberria amets… iragana dut oraineko amets, zoriontsu nintzela amets egin nuen garaia datorkit, ekaineko jauntzi zuriz… aurtengo udan zoriontsu izanen ote naiz berriro ere? koldarregia izan ote naiz? ihesean etorri ote naiz aberritik atzerrira? lotsatiegia ote naiz? olerkari ameslari erromantiko lotsati bat besterik ez naiz mundu ez erromantiko honetan. Mundua ez da erromantikoa eta ez daude toki erromantikorik, baina oraindik badira pertsona erromantikoak, zu eta ni bezalakoak, gu bezalakoak. Ez gaitzala mundu honek irentsi eta izan nadin erromantiko!
Zurekiko maitasuna da dudan gauzarik handiena, garrantzitsuena. Itxarongo zaitut, urrutiko izar hori!