AMODIOZ BIZI
Xorino kanthari bat naiz
ezin dut nik ukatu,
mundura etorri nintzen
nahi dut hau informatu:
aspaldi honetan nabil
ez dakit nik nor maitatu
horrela egotea
ez dut nik hautatu.
Zalantza ugari ditut nik
burutik kanporatu,
batzutan nahiko nuke nik
mundutikan askatu;
bestetan bihotz txikiak
ez du deus ere asmatu
gorrotatzea libre da
nahiago maitatu.
Maita nazazu gehiago
goazen ba gozatzera!
Maitatuz gutxiago ere
betikoa bizitzera
uneak pasatzen utziz
iragana oroitzera
biharko egun hori
irri batekin hastera.
Maita nazazu gehiago
goza nazazu, ipotx!
Ilbeltza beltza benetan
Zu gabe erabat hotz,
egunero jaikitzen
gauero lotara, hots:
zure izenA dut ozen
BihotzeAn zaudelakoTz.
Zeru azpi honetan
lurraren zapaltzean,
bertako bizimoduan
ohartu naiz funtsean
honelako berriak
gora emanik latzean:
amodiorik gabe
biziz ezinean.
Bihotzak zioenari
buruak kanporatu
azkenik maitaleari
zion dena barkatu
bi bihotzak elkartu
deusik ez leporatu
amodioa zuen
erabat barneratu.
Bihotzeko kolpea
daukat neure ardura
noizbait ere sartua
barrenean tristura
norbait maitatu eta
halakoan lilura
bizitzatik datorren
iturriko ura.
Bertso-sortatik harago
idatzi dut gutuna
bizitza bera datorkit
ibaian maitasuna
aurrez aurre daukat ba nik
behar dudan kuttuna
egunero laztanak
horixe behar duguna.