litekeena da azken eguna izatea hemen idazten dudana… hil beltz honen (urtarrilaren) azken egunarekin batera azken hitzak idazten dizkizuet, nekaturik bainago erantzunik ez jasotzeaz. Egia da idazten dugula norbaitek irakur dezan, hasiera batean bederen neuretzako idazten badut ere… bihotzean min dut, min etsia, noiz arte? etsiturik nago, ia inork ez dit erantzuten, ez posta arruntez, ez emailez…. oraindik ere pertsonengan sinetsi beharko nuke? noiz arte?
hemendik aitzina
SMSik, emailik ez, deirik ez, muxurik ez
horrela segitzen du
hasierarik eta amaierarik gabeko maitasunak…
asko maite zaitut…
Adiskide bat bazen orotan bihotz bera
poesiaren hegoek sentimenduzko bertsoek
antzaldatzen zutena
Plazetako kantari bakardadez josia
hitzen lihoa iruten bere barnean irauten
oinazez ikasia, ikasia
NON HAGO ZER LARRETAN
UREPELEKO ARTZAINA
MENDI HEGALETAN GORA
OROITZAPEN DEN GERORA
IHESETAN JOAN HINTZANA
Hesia urraturik libratu huen kanta
lotura guztietarik gorputzaren mugetarik
aske senditu nahirik
Azken hatsa huela bertsorik sakonena
inoiz esan ezin diren estalitako egien
oihurik bortitzena, bortitzena.
(Xalbadorri, Xabier Letek)