2009ko ilbeltzaren 30a. ortzirala… jendea, lagunak “magikoak” dira…

kaixo, lagun… inoiz neure bizitzan agertu zaren hori… desagertuko zara laster, desagerturik ez bazaude jada… ongi ibili "Itakara" bidean…

jendea neure inguruan dabil joan-etorrian
lagunak agertu-desagertu
eta kuadrilla "magikoa" jada desagertu da,
ez dakit noiz eta nola,
baina behin agertu zirenak
(ez dakit jada, ez naiz oroitzen noiz eta nola)
jada desagertuak dira…
hori da magia, eta ez dago trukorik…
izarren hautsen magia hutsa da…

Ongi ibili, agertuko dira berriak, itzuliko dira (zarete) zaharrak agian; ez dizuet, ez diot inori ezer leporatzen… zuen eskubide osoan zaudete nahi duzuena egiteko, baina ni hemen gelditzen naiz neure buruarekin… ez dut inori ezer leporatzeko eskubiderik, ni ere desagertu bainintzen, aldendu, ihes egin maite ditudanengandik…

izan zoriontsu….
nik idazten segituko dut, inork ere ez irakurri arren… hau baita neure ondasun bakarra: IDATZI NAHI ETA BIZI BEHARRA.
Red heart

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Entertainment atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s