Gabon, irakurle…
lorik gabeko gau asko eman ditut azken urte honetan eta gaur ere lorik gabe… erabaki dut lorik gabeko gauak kantari ematea.
Ez dakit ausarta izan naizen ona etortzean, Txekiara etortzean eta horrela bakardade latzarekin egotean, ez dakit hori ausardia den; iruditzen zait gaur egun ihesean etorri nintzela, ezin nuelako gehiago jasan han egotea… eta iruditzen zait maitasunean (neure onena emateko orduan) ez ditudala benetako arriskuak, arrisku errealak hartu eta beti ihesera eman dudala… ez dakit, ez dakit ezer.
Zer egin behar dut orain, lagun?
pinpilinpauxaren gisa, maite duen urrutiko izar horrenganantz hegan segitu, nahiz eta inoiz ere ez iritsi izar horretara?
zer egin behar dut, lagun?
koldar ala ausart izatea zer da?