2009ko ilbeltzaren 28a, asteazkena… IDAZLEEN ELKARTEA

Kaixo, zer moduz?
ez dakit zerbaiterako balioko didan idazleen elkartean sartzeak, baina tira! bertan nago jada (www.idazleak.org)… eta hauxe da nire bizitza, hauxe nire ondasun osoa… zuretzat, ene irakurle-lagun maitea:

AINARA MAIA URROZ
Irun, 1976

Ainara Maia Urroz
1976ko ekainaren
6an Irunen sortua…

…igandea zen, udaberria.
Enara airos baten moduan
sortu nintzen mundura. Ainara bat zerura.
Igande distiratsu batean udaren
iragarle fina.

Eta bizitzan barna nabil geroztik,
enara bakar batek
zergatik bada ez dakarren uda
asmatu nahian.

Euskal filologian
lizentziaduna naiz, baina bokazioz idazlea. beti ari naiz
idazten!
Ene
sentimenduak  poesiaren bidez adieraztea gustuko dut, kantu leun baten
gisa.
Arrosa baten arantzak ziztatuz gero, barruraino sartzen zait eta
nolabait
ere kanporatu behar dut. edozein hizkuntzatan, baina batez ere
euskaraz.
idazle izan nahi dut, baina poeta naiz!

Maite dut ene ametsetan hegan
egitea, ene sentimenduak poesiaren bidez
antzeztea eta pentsamenduaren bidez
urrutiko munduetara joanez galtzea. inor
inoiz egon ez den toki zoragarri
horietara joatea gustuko dut, eta ez dago
liburuetan sartzea besterik modu
onean bidaiatzeko.

Lanbidez gaur egun euskarazko eta euskal literatura
nahiz kulturako irakasle
gisa nabil Brnoko Masarykova Unibertsitatean
(Txekian). Euskara teknikari
aritu naiz Malerrekako mankomunitatean,
helduentzako euskara irakasle, baita
itzultzaile gisa ere zenbait
enpresentzat ere.

Euskal Filologian lizentziatu nintzen 2002an, eta
2004an "Hizkuntza,
Informazioa eta Komunikazioa" masterra egin nuen Euskal
Herriko
Unibertsitatean.

2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007 eta
2008 urteetako HATSAREN POESIA
olerki-bilduman parte hartu dut eta
olerkigintza da neure bizitzaren
motorra.

2003an Santiago Gamboaren
"Perder es cuestion de metodo" eleberri beltza
euskaratu nuen: GALTZEA
METODO KONTUA DA.

Hainbat aldizkari eta egunkarietan argitaratu ditut
nire iritziak, hala nola
2005ean "Beterriko Liburua" literatur aldizkarian
poesiari buruzko
iritzi-artikulu bat idatzi nuen: INOIZ IDATZI ETA IGORRI EZ
DEN ESKUTITZ BAT
IZAN AL DAITEKE?

Literatur lehiaketa zenbaitzuetan
parte hartu dut eta 2006an  nahiz 2007an
Azkoitiko Bizenta Mogel ipuin
lehiaketan bigarren eta hirugarren saria eman
zidaten, hurrenez hurren: ETA
LAPURRARI ILARGIA LEIHOAN AHANTZI ZITZAION eta
ESKUTITZ BATEN
BIDAIA.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Entertainment atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s