2008ko azaroaren 29, larunbata

2004/10/08-09

JOAN

 

Ez
duzu aterik ixten entzun. Soilik txistu ozen bat eta trena poliki-poliki abiatu
da. dilin-dalan ezkila jotzen pasa da interbentorea. Argiak piztu dituzte eta
kanpoko iluntasuna areagotzen da; beltza.

 

Arte
Ederretako neska ikaslea, asturiarra: Elena. asturias-cuenca-salamanca-Oriente (Lisboa). Bere bidaiaren azken
ibilbidea egiten ari da, bere unibertsitate-agenda ikuskatzen ari den
bitartean… barnerantz irakurriz ezpainak leun mugitzen ditu eta zarata txikia
ateratzen, airean zurrumurru bat dilindan…

 


eta halako batean: “cabron!” Mariana, familia munduan barreiaturik duen neska
portugaldarra. bruselas-paris-lisboa
“Durao-Barroso cabron!"

 

Viola
jotzen duen mutilak erdi lo begiratzen dio harriturik neska portugaldarrari,
konpartimenduko atea zabaltzen duelarik. “Perdon…” Irun-salamanca… horixe zen
bere ibilbidea… komunera altxa zen gauaren erdian eta bere tokia neska
portugaldar ernegatuaren ondokoa zen; bertan eseri eta lurrean zeukan
viola-kaxa bere altzoan jartzen du… begiak ixten zaizkio Txaikovskiren obra
hura gogoratuz batera.

 

Semea
Hernanin ezkondurik duen emakumeak parez pare duen Marianari begiratzen dio
kabroi hitza entzutean, baina egiatan bere erraietara begira dago…

 “ai! Zenbat jasan behar izan dudan nik… eta
gainera, besteen begitara ni naiz beste horiek jasan beharreko zama astuna…
izan ere, badirudi semeak ez duela nire beharrik… ai, ama! ama batek zenbat
sufritu behar duen! Zenbat negar-malko barrurantz isuriak”

 

Ilundu
du. Arrats behera honetan jadanik ez duzu herririk ikusten. Ez dago herririk
Gaztela zaharrean…

 

 

2004/10/13

ETORRI

 

Eguzkiak
dirdira egiten du tren zilarreztatuan. Eskuak, muxuak eta oroitzapenak. Kanpoan
argi duzu, barnean, ordea, ilun. Kotoiz zipriztindutako zeruak.

 

Ingelesez
hitz egiten dakien txinatar edo japoniar edo dena delako bat: ikasle Parisen.
lisboa-burgos/burgos-madril. Isilik. Kaskoak belarrietan dituela, ez du ohartu
nahi ondoan duenaz:

 

Hego-amerikar
azentua duen bikotea. Eskutik hartuta, leihatilatik begiratzen dute…

 

…Neska
gazte portugaldar bat ikusten dute. Begiak dirdaitsu…

 

Bikote
edadetu bat Salamancara doana:

“Nobilleroa
izandua naiz! jadanik hiruretan hogeita hamar urte ditut eta mallorkiera,
alemana, ingelesa ulertu eta gaztelania ere menperatzen dut, gainera!”

 

“Odola
eguneroko ogia izandu duzu, bai…”

 

“sangre
o palabra: ¿que convence más?”

 

“odolak
errespetua ematen du eta hitzeko pertsona baldin bazara, errespetua ezartzen
duzu…”

 

Eta
hala, beste behin atzean utzitakoaz oroitzen zara: oraingoan lisboa izan duzu
gazi-gozoen iturri emankor bezain antzua… zuk ezpainetan barrerik ez  eta hark begiak bustirik… betirako agur
esateko tenorea.

Betirako? Ez adiorik esaten diozu zeure buruari,
baina leihatilatik kanpokoa badoa trenaren norabidearen kontra eta itxaropenak
beste zentzu bat hartzen dizu, ez lisboarantz, beste toki baterantz baizik.
Bizi kuraiaz eta idatzi talentuz!

            Baina kanpoko eguzki errainuek ez
dizute gorputza berotzen; hotz dago. Hotzak zaude, eta idazteko gogo handirik
gabe, baina halako idazteko behar bat sentituz… lana! lana da idaztea, beharra…
behar fisiologikoa, egunero komunera joatea bezala. Ohartu zara bizitza ez dela
batere berezia, erabat arrunta baizik. Eta arazotzat hartzen duzu bizi beharra,
baina arrazoiak arrazoi denak aurrera darrai eta hobe da dena irribarre batez
pasatzen uztea… zoriontsu izatea horixe baita, denaz ohartzea eta
zeureganatzea irribarre edo barre-algara batekin inguru osoa argitzea, dirdira
bat sortzea… eta leihatilatik kanpo negar-malko bat ikusi duzu.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Entertainment atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s