2008ko azaroaren 28a, ostiralean eguzkia dirdiraka udako haizea dakarkit

Udako haizea, abuztuko haizea

Ainara MAIA URROZ

Idazle Eskolako Ikaslea

Beti izango zara nigan. Beti izango zaitut gogoan, eta egingo ditudan
gauza guztietan nire argia izango zara: bizitzaren bide ilunetan barrena
orientatzen lagunduko didan argia. Nire idorraldia freskatuko duen haizea,
zurekin berriz ere han goiti eta lur bat haratago elkartuko naizen arte.

 

Ametsa

Horrelaxe bukatu zuen Anek Urtziri zuzenduriko eskutitza. Horrelaxe bukatu
zen hasierarik eta amaierarik gabeko maitasun istorioa. Inoiz ez zuten elkar
ikusi, zuzenean begietara so eginez, baina Ane haren ahotsaz eta irudiaz
maitemindu zen. Dardara batean jartzen zen Ane gaixoa telebistaz kantari
ikusten zuen bakoitzean Urtzi, eta haren irudiak sortzen zion grinaz jabeturik
eta bere barnean kabitu ezinik eskutitz motz hori idazten hasi zen sutsuki.
Ekin eta egin. Idatzi eta zigilua jarrita postontzian sartu zuen:

— Jadanik egina dago, eta ez dago atzera bueltarik – esan zuen
Anek bere golkorako.

Postontzitik etxerako bueltan ez zuen eskutitzean pentsatu; baina etxean
sartu bezain laster Urtziren irudia burura etorri zitzaion bat-batean. Bere
buruan Urtzi irudikatu zuen, eta orduan, eskutitza bidali izanaren damua
etorri zitzaion. Une horretan beretan, berotasun lotsagarri bat igo zitzaion
erraietatik bururaino, bihotzetik pasatuz eta masailak gorrituz batera.
Bere ekintzaren lotsaz beterik zegoen, eta denboraren lorratza desagertu
zitzaion. Espazioaz ere ez zen ohartzen, ez zekien non aurkitzen zen eta
zoratu beharrean sentitu zelarik lurrean eseri zen kolpean. Berotasun itogarria
ez zitzaion gainetik kentzen hala ere, eta abuztuko egun sargori hura jasangaitza
egiten zitzaion; baina ez zuen ur egarririk, ezta gogorik ere afaria prestatzeko.
Denbora galdua espazio hutsal batean. Bien bitartean kanpoan giroa iluntzen
ari zuen, eta Aneri gaua zetorkion gainera. Halere gauak ez zuen Ane freskatzen,
eta beroak gorputz osoa hartzen zion. Izerdi itsaskorrak logalea kentzen
zion, ametsetatik aldentzen. Anek eserita lurrean itxaroten zion egonari…

 

Eta konturatu gabe egunak bere lehen argi printzak erakutsi zizkion leihoko
zirrikituetatik, pertsianak leihoari uzten zion neurrian. Uda hura estugarria
zitzaion Aneri, eta zintzurra estutzen zion larritasun bat zeukan barruan:

— Zergatik idatzi ote diot ezezagun bati maitasun eskutitz bat? —
behin eta berriz errepikarazten zion bere buruari galdera berbera, zoragarria
gaixotzeraino.

Zorabiatu egin zen denbora galdu itsaskorrean. Minutuak aurrera zihoazen
denbora galdu inkontziente horretan, eta ur fresko zartada bat bailitzan
sumatu zuen ingurune sargori hartan bat-batean bere barnetik kanpora ahots
bat entzun zuenean:

— Ane? —ernatu egin zen. Bat-bateko inkontzientziatik kontzientziarako
jauzia egin zuen, eta bere egoera tamalgarritik edo bere zorabiotik jaiki
zen. Ozta-ozta orekatu zen zutik eta ispiluaren aurrean finkatu zen nola
edo hala.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Entertainment atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

4 erantzun 2008ko azaroaren 28a, ostiralean eguzkia dirdiraka udako haizea dakarkit -ri

  1. Hura-k dio:

    Kaixo neska, gauzatxo bat, besterik ez, hobe doakizu ipuinak kontatzea olerkiak errezitatzea baino, nire uste garbian behintzat, nondik atera duzu kontakizun labur baina politt hau? Milesker. Ta segi idazten e, zerbait ekarriko dizu ta!

  2. Hura-k dio:

                                  

  3. ainara-k dio:

    poesia idazteaz gain, ipuinak ere idazten ditut… milesker, Asier… garizumako haizeak nigana ekar zaitzala espero dut… eta bestela, hegohaizeak zoraturik segituko dut!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s