Ene aitak niri egindako azken eskaria: "izan zoriontsu, Ainarita!"… saiatu naiz eta batzuetan lortu dut… une labur batzutan lortu dut, aita, baina hain sentitzen naiz bakarrik, baina oraindik amesten segitzen dut. Baditut ametsak eta egitasmoak, baina ez dakit bakarrik nola burutu ditzakedan… gaur ez dut idazteko gogo handirik, sentibera nago… MAITE ZAITUT, zure besarkada beroa sentitu nahi dut berriro ere, aita… zuk bezainbeste eta inkondizionalki maite nauenik ez dut izan eta zure hutsunea dut… handia…
IZAN ZORIONTSU, BLOGIRAKURLE HORI… ez dakit nork irakurtzen nauen, baina tira… izan zoriontsu…
bihar ez dakit idatziko dudan eta etzi ere… agian Vienara joanen naiz, hango gabonetako merkatuaz gozatzera…
Badakizu aitak entzuten dizula Ainara, ta ziur nago zu ondo ikustea desiatzen duela, beraz, badakizu, saiatu zure aitagatik bada ere, alai eta pozik egoten eta IZATEN, animo Oiartzundik
milesker…
Badakizu aitak entzuten dizula Ainara, ta ziur nago zu ondo ikustea desiatzen duela, beraz, badakizu, saiatu zure aitagatik bada ere, alai eta pozik egoten eta IZATEN, animo Oiartzundik