zer nahi duzue erratea HAUSKOR honek? bizitza tango bat dela eta heriotza pasodoble bat, eta bizitzearen sekretua horiekin dantzatzen jakitea dela?
Ba bai, eta beti ikasi nahi izan dut tangoa dantzatzen, batez ere TANGOA, baina batzuetan bikote falta dela eta bestetan hori dela… ba aukera gutxi izan dut; norbait animatzen al da? a ze galdera! euskaraz galdera hori egitea ezerezera botatzea bezala da… euskaldun bat dantzan? a ze txorakeria, ala? ni ere ez naiz Ginger Rogers ezta zu Fred Astaire ere… baina gozatzen dut musikarekin dantzan, txoruarena egiten, clownarena egiten. Alemanez erranen dut: "moechtest du mit mir tanzen?" eta frantsesez "est-ce que tu veux faire un tango avec moi?" eta ingelesez "do you want dancing?" … espainolez seguru hautagai aunitz izanen ditudala "quieres bailar conmigo?" eta hegoamerikako gizonezko pila aterako zaizkit…
Beno, hurrena arte eta animatzen bada norbait ba "direktos al estrellato juntos hasta la victoria siempre!!!!"